La Enredaderarekiko Elkartasun Komunikatua

Komunikatu hau sinatzen dugun talde eta kolektibook, gaur egun Madrilgo Udalaren ekintza eten eta zigilatzeko mehatxupean dagoen Tetuaneko La Enredadera Zentro Sozialari gure elkartasuna adierazi nahi diogu.

Gutako batzuk urteak daramatzagu La Enredaderan aktiboki parte hartzen. Beste batzuk bertako espazioan egiten diren hainbat ekintza ireki eta doakotan parte hartu izan dugu. Beste batzuk ez dugu zentroarekiko zuzeneko harremanik, baina 2009tik La Enredaderak auzoan egin duen sekulako lana balioesten eta babesten dugu.

Espaziotik hainbat talde pasatu dira, etxebizitza duina izateko eskubidearen alde lan egin dutenak, abantaila gutxiko pertsonen eskubideen alde borrokatzen duten kolekiboak eta elikagaien bankuak adibidez; 2011 urtetik geroztik gainera Tetuaneko Herri Batzarra eta 15M-aren lan-talde desberdinen etxea izan da.

Diskriminazio eta desberdintasunaren kontrako hitzaldiak eta ekintzak egin dira, arrazakeria eta patriarkatuaren kontra, elkar babes eta elkartasunean oinarritzen diren dinamikak sortzeko. Eta dantza saio eta filmeez gozatu dugu, musika eta dantza tailerrez, arabiera klaseez, ingeles elkarrizketak, bizikleta konpontzeko tailerak, informatika, serigrafia, yoga … eta sozializatzen eta partekatzen ditugun une, hausnarketa, barre eta kezka ugariz ere.

Asko Tetuaneko bizilagunak gara eta espazioa geurea sentitzen dugu, gure etxea balitz bezala. Hau dela eta, La Enredaderak lanean jarraitzea nahi dugu eta orain arte egin duen bezala, Tetuaneko auzokideei eta Madril osokoei eskeinita.

*Atxikimenduak:* Bidali mail bat enredadera@riseup.net ADHESIÓN gaiarekin.

Anuncios